XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BERRIATUAKO UDAL BARRUTIAREN OLASO ALDEKO ZATIZKO PLANARI DAGOKION ONARTUTAKO HIRIGINTZA-ARAUTEGIA

1 artikulua.- Aplikatzeko esparrua

Zatizko Plan hau, Berriatuako Egitamuketazko indarrean dauden Ordezko Arauetan definitzen den Olaso Aldearen esparruan indarrean jartzen denetik aplikatzekoa izango da.

2 artikulua.- Indarrean jarri eta indarraldiaren baldintzak

2. Zatizko Planaren agiriaren zehaztapenen arteko baliorik eza, baliogabetze edo aldaketak ez du gainerakoen balioan eraginik izango, beraien arteko bat, elkarren arteko zerikusi edo beraienganako menpetasunezko zernolakoak direla eta, aplikaezina gertatzearen kasuan ezik.

3. Zatizko Planak, oinarrizko era batean eta 1991.eko abenduaren 2ko datarekin Bizkaiko Jaurerriko Foru Aldundiaren Hirigintza Sailak proposatuta, Diputatuen Kontseiluak behin betiko onartu zituen Berriatuako Ordezko Arauen edukia garatzen du.

3 artikulua.- Nahitaezkotasuna

1. Zatizko Planak barruhartzen duen lurzatiaren barruan burutzen diren Lurraren Legeko Testu Bateratuaren 242 artikuluan aurrikusitako eraikitze eta lurraren erabilerazko ekintza denak, berton ezartzen diren antolaketazko zehaztapenetara eta, berau garatzeko, kasuko Hirigintzazko Proiektuak ezartzen dituenetara egokitu beharko dira.

2. Eusko Jaurlaritzako Lurralde-Antolaketa eta Garraio Sailaren aurretiazko txostenaz, Zatizko Plan honetako egiterapena eragozten ez duten behin behineko erako erabilera edo lan zurituak baimendu ahal izango dira, zeintzuk, kalteordainerako eskubiderik gabe, Udalak erabaki dezanean lurreratu egin beharko direla eta jabeak onartutako baimena, esandako baldintzen pean, Jabegoaren Erroldaritzan inskribatu beharko da.

4 artikulua.- Egiteratzerako baldintza orokorrak (ikusi indarreango Hirigintza-Kudeaketazko Araudiaren 42 artikulua)

1. Zatizko Plan honetako edukiaren egiterapenerako, agintaraudi hauetan ezartzen den hirigintzazko proiektuaren aurretiazko behin betiko onarpena beharrezkoa izango da.

2. Lurzatiak erabat hirigintzazko egoerean egon daitezen baino lehenago eraiki ahal izango da Olaso Aldean, beti ere hurrengo baldintza hauek betetzen badira:

a) Konpentsaketazko proiektua onartzearen ekintza, administrazio-bidean, behin betikoa bihurtua izatea.

b) Hirigintzazko lanak burutzeko egoeragatik, Administrazioaren aldetik, eraikina amaitzen denean, orubearen izaera edukitzeko beharrezkoak diren zerbitzu denak izango dituela aurrikusgarria kontsidera dezala.

c) Baimenaren eskarian, hirigintzazko lana amaitua izan ez eta eraikin oso edo berorren zati baterako burutu ditzaten jabego-eskubideen uzteetan aipatu baldintza hori ezartzeko konpromezua har dezala.

d) Toki-legegintzan onarturiko eren arteko edozeinetan, dagokion zatian hirigintzazko lanen egiterapena bermatzeko besteko kopuruan bermea eman dezala.

3. Eraikinen atzematea ez da onartuko beroietan eragiten duen hirigintza erabat egina eta ura eta elektra-enerjiazko hornidurak eta estoldaritzako sareak funtzionatzeko eran ez dauden bitartean.

4. Eraikinaren aldi berekoa den hirigintzazko eginbeharra bete ez egiteak, kalteordainerako eskubiderik gabe lizentziaren iraungipena sorraraziko du, eskuratzaileak direnen aldetik beraiei sorrarazi zaizkien kalteen ordainketarako eskubidearen kaltetan gabe.

Halaber, artikulu honetako 2,d) apartatuari dagokion bermea galtzea suposatuko du.